-
K.a. 509. urtetik aurrera, gobernatzeko era berri bat ezarri zen: errepublika. Errepublikaren garaian, Erroma izugarri hedatu zen. Hedapen hori, batzuetan konkista bidez eta beste batzuetan itunen bidez, lortzen zen. Ituna sinatzen zuten komunitateak Erromaren aliatu bihurtzen ziren, eta diruz eta gizonak armada erromatarrera bidaliz, parte hartu behar zuten. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, legioek, erromatar herritarrentzako zirenak, eta armada osagarriek, osatu zuten armada hura.
-
K.a. 272. urterako, Erromak Italiar penintsula osoa menpean hartzea lortu zuen
-
K.a. 264. urtean, Kartagoren kontrako Gerra Punikoak hasi ziren.
-
K.a. II. eta I. mendeetan, Erromak hedatzen jarraitu zuen, Grezia eta ekialdeko Mediterraneoko lurraldeen zati handi bat konkistatu zuen
-
Oktaviano (Augusto izenez ezagututa), armada guztien buruzagi nagusi izendatu zuten eta K.a. 27. urtean enperadore bihurtu zen.
-
K.o. 14. urtetik K.o. 235. urtera izan zen, Goiz Inperio izenez ezagutzen dena. Garai horretan zehar, hainbat enperadore izan ziren, dinastietan sailkatuta. Erromak lurraldea hedatzen jarraitu zuen: Hispania, Britainia, Mediterraneoko ekialdeko lurraldeak etab.
-
Odoakro, herulitarren erregeak, Erromako azken enperadorea, Romulo Augustulo, botatzen du 476ko irailaren 4an. Gertaera honek Erromatar Inperioaren amaiera adierazten du: mendebaldeko inperioa desagertzen da ekialdeko Bizantziar inperioak bizirik irauten duen bitartean, Konstantinopla erori arte 1453