-
Garai hartan, k.a. 900. urtetik aurrera, Grezia hiri-estatu txikitan antolatzen hasi zen. Hiri-estatu hauek polis izena zuten. Polis bakoitzak bere lege, aginte-modu, sistema ekonomiko eta gizarte antolaketa zituen.
Polis bat Atenas izan zen. Hasieran Atenaseko aginte-modua monarkia izan zen, hau da, errege batek agintzen zuen. -
K.a. 753. urtean lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta oligarkia deituriko aginte modua ezarri zuten. Oligarkiarekin boterea pertsona gutxi batzuen esku zegoen. Pertsona gutxi hauek politika, armada eta justizia kontrolatzen zituzten.
-
Oligarkia eta gero, k.a. 621. urtean, tiranoen aginte-modua zabaldu zen; Tirano hauek bere interesen aldeko legeak idatzi zituzten. Legeak erabiliz herritarrak menperatzen zituzten.
-
K.a. 508. urtean, Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformetan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. Lehen, aberatsek hartzen zuten parte, ez bestek.
-
Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen.
-
K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen K.a. 346. urtean. Alexandro Handia haren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen, baina K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.
-
- urtean. Alexandro Handia haren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen,
-
K.a. 346. urtean. Alexandro Handia haren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen, baina K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.