Piramides

antzinaroa

  • 8000 BCE

    mesopotamia

    mesopotamia
    Mesopotamiako biztanleen ogibide nagusia nekazaritza zen. Labore garrantzitsuenak zerealak ziren, garagarra eta garia batik bat, eta hezetasuna eta karraskariak saihesteko, lurretik altxatuta eraikitako siloetan gordetzen zituzten.
  • 5000 BCE

    Historia Hasiera

    Historia Hasiera
    Neolitikoan, gizon-emakumeek animaliak hezten eta zaintzen, landareak ereiten eta uzta biltzen ikasi zuten. Baina hori ez zen munduan toki guztietan aldi berean eta modu berean gertatu. Abeltzaintzan, batez ere, lan egiten zuten giza taldeak ganaduarentzat elikagai bila batetik bestera ibiltzen ziren, nomadak zirela esaten da.
  • 3150 BCE

    egipto

    egipto
    Nekazaritza zen Egiptoarren bizibide nagusia. Zerealak ereiten zituzten batez ere (garia, garagarra, oloa eta artatxikia), eta ogia eta garagardoa egiten zituzten horiekin, horiexek baitziren beren elikagai nagusiak; lihoa ere lantzen zuten, eta jantziak egiten zituzten, landare horretaz.
  • 3000 BCE

    Minostar kultura

    Minostar kultura
    Minostar kultura orain dela 5000 bat urte sortu zen.
    urte inguruan, Kretako biztanleek kobrea erabiltzen hasi ziren, eta itsasontziak eraikitzen zituzten; horiekin, inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten.
  • 1200 BCE

    Grezia

    Grezia
    Greziako biztanle gehienen bizibidea nekazaritza zen. Zerealak, mahatsondoak, olibondoak, barazkiak, lekaleak eta fruta-arbolak landatzen zituzten, batez ere.
  • 800 BCE

    Garai Arkaikoa

    Garai Arkaikoa
    Zibilizazio Mizenikoa eta ondoren bakarrik antzinako grezia bizimoduaren herrixka batzul geratu ziren. Erasotzekotan toki defengarriak eraiki ziren. Baina hirien artean istiluak egoten ziren antzeko kultur-ezaugarriak zituztela eta herri berekoak zirela uste zuten. Hirietako biztanleria oso azkar handitzen zen. eta zituzten lurrak oso emankorrak ez izateaz gain, ez ziren nahikoa eta gaizki banatuta zeuden; beraz, janari falta sumatzen hasi zen. Garai Arkaikoa amaitu zen V mendean.
  • 776 BCE

    Greziako bizimodua

    Greziako bizimodua
    Greziako biztanle gehienen bizibidea nekazaritza zen. Zerealak, mahatsondoak, olibondoak, barazkiak, lekaleak eta fruta-arbolak landatzen zituzten, batez ere. Horretaz gain, txerriak, ahuntzak, ardiak, behiak eta zaldiak hazten zituzten. Nekazaritzako teknikak oinarrizkoak ziren, eta lurraren kalitatea eskasa beraz, lana ez zen oso errentagarria. Estatuak olibondoak lantzea sustatzen zuen, olio-soberakina, biztanle guztiak elikatzeko beharrezkoa zen ale kopuruaz truka baitzitekeen.
  • 753 BCE

    Rómulo Eta Remo

    Rómulo Eta Remo
    Romulo mitologia erromatarreko pertsonaia mitikoa izan zen eta, tradizioaren arabera, Erroma hiriaren sortzaileetako bat izan zen. Bere anaia biki Remorekin batera, Romulo hiriaren sortzaile mitikotzat eta Erromako lehen erregetzat hartzen da. Romulok Erromako hiria sortu zuen Palatino mendian, K.a. 753. urte inguruan. K. a., erromatar tradizioaren arabera. Erromako lehen errege bihurtu zen eta denboraldi batez gobernatu zuen ekaitz batean misteriotsu desagertu aurretik.
  • 509 BCE

    Erromaren Demokrazio

    Erromaren Demokrazio
    K.a. 509. urtetik aurrera, gobernatzeko era berri bat ezarri zen: Errepublikaren garaian, Erroma izugarri hedatu zen. Hedapen hori, batzuetan konkista bidez eta beste batzuetan itunen bidez, lortzen zen.
  • 500 BCE

    Garai Klasikoa

    Garai Klasikoa
    K.a. 500 urtetik, Asia Txikian, gaur egungo Turkian, kokatuta zeuden polis helenikoak Persiarren menpe egon ziren. Horietako batzuk altxatu egin ziren, eta laguntza eskatu zieten gainerakoei, baita Atenasek eta beste polis batzuek erantzun ere. Horixe izan zen, Mediar gerren hasiera. Dario errege Persiarraren armadak menpean hartu zituen, ordea, eta Mileto suntsitu zuen, Persiarren lehen erasoei gogotik eutsi bazien ere. Gainera, Dariok gainerako polisak menpean hartzea erabaki zuen.
  • 495 BCE

    Pericles

    Pericles
    Perikles (k. a. 495 C.- 429 a. Greziera modernoan, legelari, magistratu, jeneral, politikari eta hizlari atenastar garrantzitsua izan zen hiriko urrezko aroaren garaian (zehazki, Gerra Medikoen eta Peloponesokoen artean). Jantiporen semea izan zen, Micalako guduan persiarren aurka heleniar garaipena lortu zuena (479 K. a. eta Agaristerena, Klistenes legegile atenastar ospetsuaren iloba eta Alkmeoniden familia aristokratikoko kidea. Greziako estratega nagusia izan zen.
  • 323 BCE

    Garai Helenistikoa

    Garai Helenistikoa
    vHerriek hartzen zuten lurraldearen iparraldera Mazedonia zegoen. Bertako biztanleek atzerritartzat hartzen zituzten heleniarrak, izan ere, grekoaren antzeko hizkuntza batean mintzatzen baziren ere, beren gobernu-modua nahiko desberdina izateaz gain, oso ekonomia-maila oinarrizkoa zuten. Gainera, lurralde horretan ia ez zegoen herririk.
  • 200 BCE

    Erromaren Arkitektura.

    Erromaren Arkitektura.
    Arkitektura Erromatarra forma grekoen jarraipena da, berrikuntza tekniko batzuk txertatu ziren arren, arkua eta ganga, batez ere. Erromatarrek egin zuten:
    Herri-lanak (akueduktuak, galtzadak, zubiak etab.).
    Eraikin zibilak (termak, basilikak…).
    Ikuskizunetarako eraikinak (zirkuak, antzokiak, anfiteatroak etab.).
    Oroitzapenerako eraikinak (garaipen-arkuak, zutabeak…).
    Erlijio eta hileta-eraikinak.
  • 200 BCE

    Eskulturak Erroman

    Eskulturak Erroman
    Eskultura erromatarraren barruan, erretratua nabarmendu zen, batez ere. Lantegi handietan egiten ziren, eta beren xede nagusia, garai hartako pertsonaia garrantzitsuenen oroitzapenak, enperadoreenak, senatarienak, jeneralenak eta abarrenak hilezkor bihurtzea zen; errealismo handiko estatuak ziren, nahiz eta askotan gorputza egiteko eredu bera erabiltzen zen eta burua baino ez zitzaion aldatzen, bezeroaren eskaeraren arabera.
  • 27 BCE

    Erromaren hasiera

    Erromaren hasiera
    Erroma, Italiako penintsularen erdian dago, Lazio eskualdean, hain zuzen ere. Tiber ibaiaren ertzeko muino batzuen gainean kokatutako herria, enklabe paregabe bihurtu zen, iparraldearen eta hegoaldearen arteko pasabide natural izateak merkataritza kontrolatzeko aukera eman baitzion. Horrek eskualdearen hazkunde demografikoa eta ekonomikoa bultzatu zituen, baita instituzio batzuen inguruan bildutako elkarteetan biztanle ugari pilatzea ere.
  • 27 BCE

    Jarduera ekonomikoak Erroman

    Jarduera ekonomikoak Erroman
    Erromatarren munduan, nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Inperioko bazter guztietan zehar, nekazariek ustiatzen zituzten nekazal-koloniak sortu ziren. Erromatarren mundua, meatzaritza garrantzi handiko jarduera izan zen ere. Lanabesak, armak eta luxuzko produktuak egiteko behar zituzten metalak meategietatik lortzen zituzten.
  • 27 BCE

    Erromatarren erlijioa

    Erromatarren erlijioa
    Erroman, Antzinaroko ia zibilizazio guztietan bezala, erlijioa politeista zen. Hasieran, erromatarrek naturako indarrak gurtzen zituzten: zerua, itsasoa, etab. Grezia konkistatu ondoren, erromatarrek greziar jainko-jainkosak bereganatu zituzten, baina izena aldatu zieten.
  • 27 BCE

    Erroma

    Erroma
    Erromatar aberatsen etxeek domus izena zuten, eta familia bakarreko etxeak ziren. Patioa (atrio) eta putzua (impluvium) euri-ura bildu ahal izateko, eta baita lorategia ere (peristilo) zeuzkaten. Patioaren inguruan, gelak zituzten (cubicula). Gizarte erromatarraren ezaugarri nagusietariko bat, biztanleen arteko desberdintasunak izan ziren. Ikusgarriena gizon-emakume askeen eta esklaboen arteko bereizketa zen.
  • 476

    Roma Imperioaren Amaiera

    Roma Imperioaren Amaiera
    476ko irailean, Mendebaldeko Europako erromatar inperioa, 500 urtez egon zen baina bandalo, ostrogodo eta bisigodoen inbasioen ondorioz erortzen ari zen superestatua zentralizatua, existitzeari utzi zion.
  • Istorioaren amaiera

    Istorioaren amaiera
    El fin de la historia es un concepto, o una idea, que surge en La Fenomenología del Espíritu de Hegel, y que con posterioridad fue reinterpretado en el siglo XX, primero por Alexandre Kojève, y luego por Raymond Abellio en 1952