NATURA

Timeline created by elgokosmo in Business
Timeline Text view
Event Date: Event Title: Event Description:
P1190912_tiny 01/11/2012 TALDEAK OSATU Lana hasteko taldeak egitea pentsatu genuen. Gelan 24 garenez, lau taldetan banatzea erabaki genuen. Ondoren talde bakoitzak zeregin desberdinak aukeratu eta banatu ziren.
P1190913_tiny 01/13/2012 LANEN ZERRENDA ZEHAZTU Behin taldeak osatuta geratu zirenean, talde bakoitzak lanen zerrenda idatzi zuen.
P1190914_tiny 01/16/2012 HELBURUAK Proiektuaren helburu nagusia Ingurumena zaintzea da, baina beste helburu batzuk ere pentsatu genituen eta taldeka erabaki genuen.
Pc010757_tiny 01/17/2012 PERTSONAK ETA ERAKUNDEAK Proiektua aurrera eramateko laguntza behar genuen eta pertsona desberdinekin harremanetan jarri ginen. Agenda 21eko arduradunarekin, andereño Kristina, andereño Mirenekin, 5 urtekoen andereñoa, gurasoekin azoka prestatzen laguntzeko, German, Malenen aita bertso lanetan laguntzeko eta beste batzuk ere, zenbait irakasle, Nuria....
Pc050774_tiny 01/19/2012 MURALAK Lana hasi ondoren zenbait mural egitea pentsatu genuen, beti marraski batek laguntzen duelako hobeto ulertzen guk zer nahi dugun adierazi. Talde bakoitzak bereak egin zituen.
Pc050772_tiny 01/23/2012 GIDOIA Helburuak zehaztu ondoren proiektuko gidoia idazten hasi ginen ekintza desberdinak antolatuz.
Argazki kamara_tiny 01/24/2012 ARGAZKIAK Marraskiak genituen, baina ez zen nahikoa eta zenbait argazki ateratzea pentsatu genuen. Ikastolako argazki kamara erabili genuen. Talde bakoitzak zer argazki behar ziren pentsatu zuen.
Ordenagailua_tiny 01/26/2012 GIDOIA BUKATU Gidoia hasita zegoen, baina oraindik gehiago idaztea falta zen. Gaur bukatu dugu.
Dibujo-camara-video_tiny 01/30/2012 BIDEO GRABAKETA Muralak, marraskiak, argazkiak, denetik genuen baina bideoak ateratzea pentsatu genuen: azoka egunean, 5 urtekoen gelan jolasak banatu genituenean eta amak ihauterietako txapelak egiten zeudenean guk etxetik ekarritako oihal zaharrekin.
P1230937_tiny 01/31/2012 BERTSOAK Gauza asko genuen, baina gure ikastolan hamabostian behin bertsoak lantzen ditugu eta iruditu zitzaigun bukaera polit ematea bertso batekin. Talde bakoitzak bere agurra idatzi zuen.
Bertsolariak_tiny 02/01/2012 BERTSO GRABAKETA Bertsoak idatzita genituen , baina audaciti programaren bidez grabatu eta ondoren wikira igo genituen.
Pc050771_tiny 02/06/2012 BIDEOAK Iritsi da Graphoren epea eta bideoak youtubera igo ditugu gero gure wikira pasatuz. Honekin gure lana bukatu dugu.
Twitter icon  Twitter icon  | Group Embed / Share
Tags: Not tagged yet

You might like...

Comments Comments

This timeline doesn't have any comments, you could be the first!

Members can tag, rate and comment on timelines. Sign up or log in!